Ikasleen %72ak dio Ibiltariak klubari esker gehiago eta hobeto irakurtzen duela

Ibiltariak klubak ikasleen irakurmena hobetzen du ikasleek irakurketaz gozatzen duten heinean.

Segurua
Gailu anitzekoa

Ibiltariak kluba Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak irakurtzera animatu eta irakurmena sustatzen duen plataforma birtuala da.

Gamifikatua
Birtuala

FUNTZIONAMENDUA

Ibiltariak klubak irakurgaien eskola-ebaluazioa eta irakurtzearen gozamena bateratzen ditu. Edozein irakurketa-planetara egokitzen da, eta dagoeneko martxan dauden estrategiak indarberritzen ditu: derrigorrezko irakurgaiak, hautazkoak edota bestelako batzuk.

AUKERATU

Ikasleak ehundaka liburu-proposamen ditu aukeratzeko: klasikoak, nobelak, komikiak, aldizkarietako artikuluak…Horietako batzuk formatu digitalean daude eskuragarri. Plataformak irakurgaia erraztasunez eskuratzeko informazioa ematen du.

ERANTZUN

Irakurraldia bukatu ondoren, ikasleak irakurritakoaren inguruko ulermen-galderak erantzungo ditu. Erantzun zuzen bakoitzarekin hurrengo mailara igotzeko puntuak irabaziko ditu, eta horrekin batera hainbat abantaila ere izango ditu: alde batetik, bere abatarraren piezak desblokeatzeko aukera izango du; eta, bestetik, irakurle komunitatean dominak eta ospea irabaztekoa.

PARTE-HARTU

Plataformak hainbat jarduera eta erronka proposatzen ditu ikasturtean zehar ikasleek beren irakurmen, komunikazio, informatika eta sormen gaitasunak proban jarri eta komunitatearekin parteka ditzaten.

BIDERATU

Irakasleak informazioa jasoko du ikasleak irakurtzen eta erronkak gainditzen doazen heinean, haiek gidatu, animatu eta saritzeko.

Formakuntza

Formakuntza emango dizugu irakurketa sustatzeko estrategietan eta irakurketa gomendatuetan. Zure ikasleak irakurtzera animatzeko baliabide ezin hobeak jasoko dituzu.

Bidelagunak

Zurekin izango gara zure ikastetxeko irakurketa-proiektuaren abiatze eta garapenean.